2025-11-13 (09:00 - 00:00)
Helbide elektronikoa utzi dizute webgunean baina ez dakizu nola bihurtu ditzakezun bezero? Ez duzu tematia zarela sentiarazi nahi, baina ez duzu salmenta galdu nahi? Nola egin salmenta-dei, -bideodei edo -bilera bat (online edo aurrez aurre) saltzaile astunaren itxura izan gabe?
Seguru gaude behin baino gehiagotan gertatu zaizula hau zerbitzuak edo produktuak online saltzen badituzu.
2025-11-13 (09:00 - 00:00)
Adimen artifizial sortzailea ingurune digitalean komunikatzeko eta geure burua irudikatzeko dugun modua aldatzen ari da. Abatar birtualak gure identitatearen hedapen bihurtu dira, bai maila indibidualean, bai marka, enpresa edo sorkuntza-proiektu baten irudiaren parte gisa, eta aldatu egin dute espazio digitaletan, ikus-entzunezkoetan edo hiru dimentsiokoetan geure burua besteei erakusteko eta interakziorako dugun modua.
Ikastaro honetan ikusiko dugu nola laguntzen digun AAk abatar birtualak sortzen, animatzen eta pertsonalizatzen, identitate digital esklusiboak taxutze aldera, izan hutsetik hasita, izan argazkietatik, deskribapenetatik edo eredu sortzaileetatik abiatuta. Abatarrei mugimendua, ahotsa eta koherentzia estetikoa ematen ikasiko dugu, baita abatarrok hainbat ingurune digitaletan eta 3Dn erabiltzen ere.
2025-11-13 (09:00 - 00:00)
09:00 - 09:15
Irekiera eta aurkezpena.
09:15 - 09:40
RETAbet taldea eta ondo zimendatutako Power BI baten aldeko apustua.
09:45 - 10:25
Datu-baseetatik datuak ateratzea eta modelatzea.
10:30 - 11:00
Txosten elebidunak Power BI-n: eraginkortasuna eta pertsonalizazioa lana bikoiztu gabe.
11:00 – 11:30 KAFEA
11:30 - 12:10
Neurrirako bistaratzeak: grafiko natiboak Power BIn pertsonalizatuz.
12:15 - 12:55
Copilot Power BIn.
13:00 - 13:40
Ez egin inoiz akats hauek DAXekin.
13:45 - 14:30
Power Quizz Ricardo Rincónekin, Data eta Analyticseko buru teknikoa, CrossPoint 365. Microsoft Data Platform MVP. Bitodata (YT). / CoAdmin @PowerBiEspanol Telegram-en. , Power BI Quizz-en aurkezlea.
Informazio gehiago ⯆14:30 - 15:30 BAZKARIA ETA NETWORKINGA
15:30 – 18:30
1. LANTEGIA: Fabric. Microsoft Fabrici buruzko hastapen-lantegia.
2. LANTEGIA: PQ modelaketa. Datuak Power Queryrekin modelatzea.
3. LANTEGIA: DAXekin optimizatzea. Gure Power BI ereduetako jardunbide egokiak aztertuz eta indartuz, Tabular Editorrekin.
4. TAILERRA: SQL Serverretik Datuen Analitiketara. Datuen Modelatzea eta Optimizazioa Power BI eta Microsoft SQL Serverrekin.
2025-11-13 (09:00 - 00:00)
Microsoft 365 Copilotek, lan ingurunean eguneroko produktibitatea iraultzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen gaitasunak arakatzea, eta Microsoft 365eko tresna nagusiekin nola dagoen integratuta eta agenteak sortuz pertsonalizatzeko duen ahalmena erakustea.
2025-11-13 (09:30 - 00:00)
Jardunaldi honen helburua da profesionalak eta ETEak geoteknologien balioaz sentsibilizatzea eta modu praktikoan erakustea nola erabili eskura ditugun tresnak informazio geografikoa ikusteko, aztertzeko eta partekatzeko.
Jardunaldian arlo hauek landuko dira:
2025-11-13 (09:30 - 00:00)
Datuak, trikimailuak eta aholkuak IA eko-antsietatez hil gabe aprobetxatzeko inkoherentziari aurre egiteko.
2025-11-13 (15:30 - 00:00)
Plataforma berri hau ezagutu nahi duten BIko garatzaileentzat.
Ez da beharrezkoa Power BIn aurretik esperientzia izatea, baina oso lagungarria da.
Microsoft Fabric Microsoften datu plataforma bateratu berria da, analitika, ingeniaritza, datu zientzia eta business intelligencearekin lan egiteko modua eraldatzeko sortua. Hala ere, osagai berri ugari dituenez, normala da hasieran zertxobait galduta sentitzea.
Tailer honetan lagunduko dizugu Fabricen oinarriak ulertzen eta Medallion arkitektura bat (Brontzea, Zilarra eta Urrea) pausoz pauso
inplementatzen.
2025-11-13 (15:30 - 00:00)
Datuak aztertzen eta eredu analitikoak sortzen aritzen den eta egunero datuak arakatzen, prestatzen eta eraldatzen jarduten duten pertsona ororentzat da tailer hau.
Aldez aurretik ezagutzak edukitzea ez da beharrezkotzat jotzen.
Datuak eraldatzeko eta garbitzeko zereginak erronka askori aurre egitea dakar. Hasteko, kanpotik datozen datuak hartzen dira. Sarritan, datu ezezagunak dira eta formatu desegokia dute. Eredu semantiko eraginkorra sortzea da erronka.
Horregatik, tailerra oso praktikoa da. Arazoak eta konponbideak lantzen dira, eta tailerrera etorritakoei aktiboki parte hartzeko aukera ematen zaie.
Helburua da eredu semantikoaren kalitatea bermatzea, Power Queryren ingurunetik transformazioak eta ekintzak aplikatuz.
2025-11-13 (15:30 - 00:00)
Power BIn esperientzia duten eta jada tresnarekin ereduak eta txostenak sortzen ari diren pertsonentzat.
Oinarrizko mailatik abiatu daiteke, gutxienez Power BIrekin 6 hilabetez lan eginda, edo BIren beste tresna batzuk, hala nola Tableau, Qlik, eta abar erabiltzen esperientzia duten pertsonak.
2025-11-13 (15:30 - 00:00)
3 orduko tailer trinko hau parte hartzaileak Microsoft SQL Server y Power BI erabiliz datu eredu eraginkorren sorkuntzan gidatzeko diseinatuta dago, modelatze,optimizazio eta diseinu analitikoko praktika onenak aplikatuz.
Gainera, Microsoft Fabric plataforma arakatuko da, datuen arkitektura modernoek nola eboluzionatzen duten ulertzeko, bertaratuen ekipoetan lizentziarik eta cloud ingurunerik behar izan gabe.
Xede publikoa: Microsofteko datuen ekosisteman hasierako edo erdiko maila duten eta modelaketaren eta optimizazioaren gaineko ulermena indartu nahi duten profesionalei zuzendua: