2025-11-18 - Agenda

AA sortzailea, konplikaziorik gabe: arazotik soluziora

Enpresa Digitala

2025-11-18 (09:00 - 00:00)

Enpresen erronkak AA sortzailearekin soluzio bihurtzeko eskuliburu praktiko eta erabilerraza

Adimen artifizial sortzailea abiadura handian ari da aurrera egiten, eta gero eta enpresa gehiagok aprobetxatu nahi dute haren potentziala. Hala ere, zalantza bera izaten dute askok: nondik hasi?, zer soluzio-mota sor daitezke?, zer tresna-aukera dago eta nola lotzen dira negozioaren benetako beharrekin?

Ikastaro hau, hain zuzen, galdera horiek argitzeko diseinatua dago, eta AA sortzailearen arlo osoaren ikuspegi argia, irisgarria, osoa eta praktikoa eskaintzen du. Teknologiarik garrantzitsuenak ikusiko ditugu, baina, batez ere, zure enpresa-arazoak soluzio bihurtzen ikasiko duzu AAn oinarrituta, modu irisgarrian eta benetako adibideekin.

Info gehiago

Finantza-kudeaketan aplikatutako AA buruzko foroa

Enpresa Digitala

2025-11-18 (09:30 - 00:00)

Elkargunea, IA arlo ekonomiko-finantzarioa nola eraldatzen ari den aztertzeko, eta prozesuen automatizazio adimenduna bultzatu duten eta erabaki finantzarioak hartzea erraztu duten jardunbide egokiak ezagutzeko.
Helburua da eraginkortasuna frogatzen duten aplikazio zehatzak eskaintzea, aukerak aztertzea eta IAk eta digitalizazioak bultzatutako estrategia berritzaileak ezagutzea.

Info gehiago

ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea (euskaraz) (online)

Enpresa Digitala

2025-11-18 (15:30 - 00:00)

Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
67
81314
2021
22232425262728
293031