2025-12-18 (09:00 - 00:00)
Publizitate digitalerako dituzten estrategietan AASren teknologiak txertatzeko ezagutzetan eta trebetasunetan sakondu nahi dituzten guztientzat pentsatuta dago “Adimen Artifizial Sortzailea publizitate kanpainak sortu, aktibatu eta optimizatzeko (Google Ads eta Sare Sozialak)” mintegia. Parte hartzaileek Adimen Artifizial Sortzailearen aukerak deskubrituko dituzte, eta horien printzipioak, funtzionalitateak eta aplikazio praktikoak aztertuko dituzte, Google Ads eta Sare Sozialak bezalako plataformetan publizitate kanpainak sortzeko, aktibatzeko eta optimizatzeko modua eboluzionatzeko.
Ikastaro hau, ezagutza teknikoan ez ezik, Adimen Artifizial Sortzailearen aplikazio estrategikoan ere zentratzen da, kanpainen sorreran gertatzen diren benetako arazoak konpontzeko, publizitate sormena handitzeko eta pertsonalizazio eta nabarmentasun handiagoa lortzeko.
2025-12-18 (09:30 - 00:00)
Ikastaro honekin, Google Geminiren eta NotebookLMren gaitasun aurreratuenetan eta funtzionalitate interesgarrienetan sakonduko duzu, erabiltzaile-mailan. Googleren adimen artifizial sortzaileko tresna nagusiak dira.
Tailerra amaitutakoan, zehatz-mehatz ulertuko duzu adimen artifizialeko tresna sofistikatu hauek nola eralda eta optimiza ditzaketen zure eguneroko zereginak. Ikaskuntza praktikoko eta interaktiboko esperientzia baten bidez, teknologia hauek eraginkortasunez integratzen eta erabiltzen ikasiko duzu, eta berariazko estrategia eta teknikak aurkituko dituzu produktibitatea eta efizientzia nabarmen hobetzeko zure lan-ingurunean; hala, emaitza hobeak lortuko dituzu ahalegin gutxiago eginez.
2025-12-18 (10:00 - 00:00)
Internet erabiltzaileek gero eta eduki eta informazio gehiago kontsumitzen dute sare sozialen bidez, batez ere aisialdi, kultura eta turismo planei dagokienez. Gustatu ala ez, komunikazio kanal berri horiek gure bizitzaren eta kultura digitalaren parte dira, geratzeko etorri dira eta etengabe eboluzionatzen ari dira.