2026-01-19 - Agenda

LangChain.js: agenteak eta RAGak web-garatzaileentzat

Enpresa Digitala

2026-01-19 (09:00 - 00:00)

Adimen artifiziala nonahi ageri den garaiotan, LLMak aplikazio errealetan integratzeko beharra sortu da. Ildo horretan, LangChain.js finkatu da erreferentziazko framework gisa, soluzio horiek aplikazio errealetan txertatu ahal izateko.

Bi eguneko ikastaro honen xedea da LangChain.js erakustea js/ts garatzaileei, eta haren oinarriak ez ezik agenteak eta RAGak (Retrieval Augmented Generation) darabiltzaten inplementazio aurreratuak ere lantzea.

Eraiki nahi dituzu aplikazio adimendunak, LLMek APIetara egindako dei soiletatik harago doazenak? Ikastaro trinko honek LangChain.js menderatzen irakatsiko dizu; izan ere, LangChain.js da adimen artifizialeko aplikazioak JavaScript/TypeScript baliatuz garatzeko framework nagusia.

Bi egunotan, RAG sistemak inplementatuko ditugu, LLMek zeure datuak eskuratu ditzaten eta API komertzialekin (Gemini, Anthropic, openAI) zein eredu lokalekin (Ollama) lan egin ahal izan dezaten, pribatutasuna eta kostuen kontrola mantentzeko.

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa - Enpresa produktibitaterako adimen artifizialeko laguntzaileak

Enpresa Digitala

2026-01-19 (09:00 - 00:00)

Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.

Barnetegi Teknologiko honetan, OpenAI, NotebookLM, Copilot Studio, Hugginface eta Langchain bezalako plataformak erabiltzen ikasiko duzu irtenbide praktikoak garatzeko, datuen analisietarako eta bezeroaren arretararako ere bai. Eraldatu zure negozioa adimen artifizialarekin!

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 urtarrila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   1234
567891011
121718
2425
2830
31