2026-02-23 (09:30 - 00:00)
Ikastaro-hirukote honen azken helburua da ikasleak gai izatea beren kabuz garatzeko adimen artifizialeko sistema baten motorra izango diren ikasketa automatikoko ereduak.
Horretarako, gaur egungo eredu-tipologien mapa kontzeptual bat erakutsiko da, haien erabilgarritasunaren arabera eratua. Ondoren, ereduak beren tipologiaren arabera baliozkotzeko moduak erakutsiko dira. Eredu nagusien kontzeptu-mapa egin ondoren, tipologia bakoitzaren barruan dauden eredu nagusiak landuko dira, baita haien baliozkotzeak ere.
Ikastaroa egin ondoren, ikasleak gai izango dira machine learning edo ikaste automatikoko eredu desberdinak ezagutzeko eta datu-multzo desberdinei aplikatzeko, bai eta lortutako emaitzen arabera eredurik onena zein den ebaluatzeko ere.